calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 

HEZI

hezi180

LH 6. mailako ikasleak Goiburu Golf zelaian

Maiatzak  21ean 6. Mailako ikasle eta irakasleak Andoaingo Goiburu Golf Klubera Joan ziren kirol honetan lehen urratsak ematera. Eguraldi ederra, ingurua zoragarria, monitore jator bat eta klasea eman ordez zelaietan zehar ibili ziren. Ez zegoen gehiago eskatzerik. Ikasle eta irakasleek, denok disfrutatu zuten.


 
Hondarribia 2010

Udaberria txango eta irteerak egiteko garai aproposa denez, 1. Mailako ikasle eta irakasleak Hondarribira Joan ziren bi egun pasatzera. Eguraldi txarra espero  arren, ederra izan zuten  bi egunetan.

Iritsi bezain laster,  Guadalupe-ra txangoa; bi ordu ibiltzen jardun ondoren, bai ikasle baita irakasleak ere gosez amorratzen iritsi ziren jangelara. Arratsaldean, itsasontzian bueltatxo bat eman zuten. Bertan, ikasleek, euskaldunek  iraganean baleak nola harrapatzen zituzten azaltzeko, antzerki inprobisatu batean parte hartu zuten . 

Gauean nobedade asko: diskoteka,  berandu oheratu, lagunekin lo egin, … lehenengo gaua gurasorik gabe ere ederki igaro zen nahiz eta  baten batek gurasoak faltan bota. Hurrengo egunean hondartzan jolasten, hankak busti, arearekin jolastu, argazkiak atera… bazkaldu eta konturatzerako, iritsi zen bueltatzeko ordua!! 

Guztiak neka- neka eginda bueltatu ziren, bai ikasle bai irakasleak ere. Oso esperientzia polita izan da ikasleentzat eta hurrengo ikasturtean errepikatzeko irrikaz daude. Horretarako urte bete itxaron beharko dute.

 


 
Astean zehar hainbat ekintza LH 2. zikloan

Maiatzaren bigarren astean 2. zikloko ikasleek ekintza bereziak burutu  dituzte. Asteartean 3. mailakoak Idoia Sanchez ipuin kontalariarekin izan ziren. Ostiralean berriz, TOPIC  zentroan  eman  zuten eguna. Hemen,  mundu osoko hainbat herrialdetako txotxongiloak ikusi zituzten eta bere irudimena erabiliz ikasle bakoitzak bere txotxongiloa  egin eta etxera eraman ahal izan zuen.

Astelehenean Ainara Azpiazuk, marrazki eta komikigileak ,umeen liburuetan  txertatzen  dituen ilustrazioak nola egiten dituen erakutsi zien 4. mailako ikasleei. Harridura nabari  zen ikasleen aurpegietan egindako marrazkiak, guztion artean margotu ondoren,  hain erraz  egiten zituela ikusirik!.  Ikasgelak eta  korridoreak apaintzeko erabili ditugu.


 
Txitak jaio dira Haurreskolan!!!
Aurten Gainberrin txita batzuen jaiotza jarritu dugu. Hiru aste pasa ditugu txitategia zaintzen eta begiratzen jaiotzaren zai....eta hona hemen gure 11 txitatxoak, zein esperientzia polita gure umeentzat!!

 


 
Sendotzen-3 taldeko gazteen sendotza ospatu dugu

sendotzen2010Gaur arratsaldean Tolosako Santa María elizan bildu gara Sendotzen-3 taldeko gazteen familiako eta lagun asko sendotza sakramentuaren ospakizunean beraiekin egoteko.

Guztira 16 gazte izan dira eta hauetariko asko Kirikiñoko begiraleak dira. Azken hiru urte hauetan Ionek eta Jorgek lagunduak izan dira eta hauei ere eskertu nahi dizkiegu beraien gorputz eta arima aritze lana.

Ospakizuna Donostiako Gotzaina den José Ignacio Munillak burutu du apaiz eskolapio (Aitor Bilbao, Alberto Sola eta Juan Carlos de la Riva) eta Tolosako beste apaiz batzuekin batera.

Zorionak guztioi: María A., Irati A., María I., Miriam, Irati L., Alaia, Nerea A., Amaya, Yera, Natalia, Miren Amaia, Nerea C., Jaime, Antxon, Jon eta Julen.


 
<< Hasiera < Aurrekoa 121 122 123 124 125 126 127 128 129 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 129 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide