calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Aldizkaria 2017 4. mailako ikasleek urtero argitaratzen duten aldizkaria kaleratu dugu: goza ezazue ikasle zein irakasleei eginiko elkarrizketekin, erreportaiak...
 
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 

HEZI

hezi180

Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!

aitonamona2017flash


 
Matematikako Udaberri Lehiaketa

Ostiralean ospatu zen Leioako Zientzia eta Teknologia fakultatean aurtengo Matematikako Udaberri Lehiaketako sari banaketa. Gure 4. DBHko ikaslea den Juan José Aroztegik 3. saria jaso zuen bere mailan. Udaberriko Lehiaketaren helbura Matematikarako zaletasuna piztea da eta aurtengo edizioan Euskal Herriko 437 ikaslek hartu du parte. Hauetatik Juan Josék 3. postua lortu du bere mailan. Zorionak Juan José eta parte hartu duzuen beste guztioi!

aroztegiweb


 
Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa

Gure dbh2. mailakoko ikaslea: Nerea Garicanok, "EDUARDO CHILLIDA” izeneko Eskadiko 15. Olinpiada matematikoan parte hartu zuen joan den larunbatean, maiatzak 13, Donostian. 4 buruketa burutu zituen eta nahiko pozik atera zen. Esperientzia berria ez da izan berarentzako, izan ere, orain dela gutxi "Udaberriko lehiaketan" partu hartu zuen eta. Zorte on opa diogu.

nereagarikanoweb


 
Ikasgelatik laborategira

ikasgelatik

Ostiaralean maiatzak 5, Tabakaleran dagoen Hirikilabs laborategi hiritar irekiak "Ikasgelatik Laborategira" jardunaldia antolatu zuen eta bertan izen bera daraman dokumentua aurkeztu genuen haiekin eta beste ikastetxetako irakasle batzuekin batera. Publikazioa irekian argitaratuta dago eta edozeinek eskura dezake hementxe. Jardunaldian laborategi irekien eta hauen atzetik dagoen filosofia eta pedagogiaz mintzatu ginen. Goizetik punta-puntako hizlariei esker, Susanna Tesconi, Lucia Arias, Ines Bebea eta Ista Boszhard besteak beste. Arratsaldean berriz laborategien sorrera galerazten dituzten oztopoak gainditzeko tailerrak egin genituen.

dokumentua_ikas


 
Udaberriko III Matematika Lehiaketa

Urtero antolatzen da matematikan, Euskal herri osoan "udaberriko lehiaketa” izeneko lehiaketa bat, matematikarekiko zaletasuna berpizteko. III. edizioa da aurtengoa eta DBH4. mailako gure ikaslea: JUAN JOSÉ AROZTEGI saritua izan da. Sari banaketa maiatzak 12an izango da Bilbon eta lehen 10. postuetan gelditu direnei sari berezia emango zaie. Maiatzak 12an bertan jakingo dugu zenbatgarren postuan gelditu den zehazki Juan. ZORIONAK!!!

Foto_de_Jokin_Garmendia

 

 


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 2 Guztira: 130

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide