calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne lĺacces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Aldizkaria 2017 4. mailako ikasleek urtero argitaratzen duten aldizkaria kaleratu dugu: goza ezazue ikasle zein irakasleei eginiko elkarrizketekin, erreportaiak...
 
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 

HEZI

hezi180

Emozionalki adimentsua den eskolaruntz
Ikaskuntzaren elementu nagusia emozioa dela erakutsi du Neurozientziak, emozio batzuk ikaskuntza zaildu egiten dutela eta beste batzuk, berriz, pertsona izaten laguntzen dutela. Gure ikastetxearen, Hirukide ikastetxearen, asmoa zera da, arlo kognitiboa ez ezik, pertsona osotasunean heztea.
Aspaldi honetan, intuizioak esaten zigun horren arabera lantzen joan gara esparru hau guztia, baina gaur egun, zientziak berak berretsi egin du bide hau.
Leku askotatik ari zaizkigu galderak, eskaerak, iristen... pertsona eta talde asko ari dizaizkigu gurera etortzen eskolan lan egiteko modu hau ezagutu nahian. Hementxe duzue Fundaci├│n Telef├│nica-k gure eskolaz argitaratu duen artikulu bat.
Bidea egiten jarraituko dugu gure eskolako ikasle, familia eta langileak pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaileak izan gaitezen lan eginez ezaugarri hauek gaur egungo eta etorkizuneko gizartean egokitzeko aukera emango baitigute, sortuko zaizkigun erronkei erantzun egokiak ematen lagunduko baitigute eta elkarbizitza positiboa sustatzeko moduan izango baikara.
emotions-371238_1280
 
Pilotari profesional berria dugu Tolosan
Ez da denbora asko igaro Jon Ander Pe├▒a ikaslea Hirukideko korridoreetan ikusten genuela, orain berriz Tolosako pilotari profesionala dugu! Bejondeizula!
 
Frantziarrak badatoz!

Urriaren 1etik 7ra izango da Hirukidek Frantziako iparraldeko Lunevilleko eskola batekin urtero egiten duen elkartrukea. 38 ikasle frantziar etorriko zaizkigu eta Zumaiako flyscha, Donostia, Gernikako Bake Museoa eta Bilbo bisitatuko dituzte. Horrez gain, gure ikasleen etxeetan hartuko dute ostatu. Ongi Etorriak!

frantzia16-17_copia


 
PENTSAMENDUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

(TBL: Thinking Based Learning)

Pentsamendu trebatuta kurrikulumean garatzea, pentsamendua areagotzea suposatzen du, ikasten ari diren jakintza juztiak sakontasunez pentsa ahal izateko, egunerokotasunean aurkitzen ditugun egoeratan pentsamendua garatu ahal izateko, hots, ikasgeletatik kanpo bizi kalitatea hobetzen den.

Hiru pentsamendu mota ikasi eta ikasleekin garatu beharrekoak daude: pentsamendu analitikoa, pentsamendu sortzaile eta pentsamendu kritikoa.

Beraz, "mundu guztiak pentsatzen du, baina denok ez dute behar den trebeziaz eta zainduz" (R. Swartz)

 

Gure ikasleei hoberena eskaini nahian, irailaren 23 eta 24ean, ostirala eta larunbata, formazio intentsiboa jaso dugu TBL (Thinking Based Learning), honako azpitituluarekin: Pentsamenduan Oinarritutatko Ikaskuntza: pentsamendu kritiko eta sortzaile kurrikulumean.
Orain... ikasitako guztia martxan jarriko dugu, eta geratzen zaizkigun bi asteburuetan jarraituko dugu sakontzen.wurtzweb

 


 


 
FLYSCHa eta MAREARTEKO EKOSISTEMA

Gaur, 2016ko irailaren 19an, 1. batxilergoko Biologia eta Kultura Zientifiko ikasgaietako ikasleak Zumaiako Flyscha eta marearteko ekosistema ikustera joan dira. Zumaiako Algorri interpretazio zentroan egitura geologiko hori (Flysch) zertan datzan azaldu digute. Ondoren, bertako begiraleen laguntzarekin, itsaslabarraren oinarrian dauden arroketara jaitsi gara, ekosistema berezi horretan bizi diren izaki bizidunak aztertzeko asmoz.

DSC_00851web


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 9 Guztira: 130

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide