calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne líacces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Aldizkaria 2017 4. mailako ikasleek urtero argitaratzen duten aldizkaria kaleratu dugu: goza ezazue ikasle zein irakasleei eginiko elkarrizketekin, erreportaiak...
 
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 

HEZI

hezi180

Eguberri Kanpaina 2016

Abenduaren 12tik 23ra Hirukide Eguberri kanpaina burutzen ari da. Ekimen honek Abegi eta Caritasera elikagai iraunkorrak, Gabonetakoak eta osasun produktuak eramatea du helburu, bi elkarte hauek era egokian beharra dutenei bidera diezazkien. Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat bultzatzen ari da kanpaina. Ea denok gure hondar-alea jartzen dugun!

LATAMANFLASH


 
KIDE: Bizikidetza Programa Globala

Luzea da HIRUKIDE IKASTETXEAk Hezkuntza Emozionalean egin duen bidela eta horrela aitortu egiten dute hainbat profesional, erakunde,... Hauen guztien artean Aritz Anasagasti dugu, Emotional Network-en zuzendari. Hona hemen azaroaren 30ean Takabaleran dagoen KulturKutxa aretoan izan genuen Bitartekarien Jardunaldietan Aritzen izan zuen hitzaldia. Jardunaldi honetan ikastetxean aurrera eramaten dugun Bizikidetza Programa Globala aurkeztu genuen: KIDE (Kidetasunerako Dinamikak Eskolan) Aritzen hitzetan: "Bizikidetza bakteria emozioa da... Emozioa ezin dugu erosi, ezin dugu atzerriko superpotentziatik ekarri, baizik eta barrena begira, konturatuko gara Finlandia barruan dagoela, Finlandia Tolosan dagoela, Finlandia Hirukiden dagoela, pertsona bakoitzeran barruan dagoela, eta ez kanpotik erosi edo ekarri..."

Hirukide Ikastetxeko Bizikidetza Programaren aurkezpena


 
Istripuak saihesteko hitzaldia

DBHko 3. mailako ikasleek istripuak saihesteko sentsibilizazio-hitzaldia jaso dute. AESLEME elkarteko bi kidek oso azalpen interesgarriak eman dizkiete ikasleei, txirrindaz, motorraz etab. tentuz ibiltzeko, eta arduragabe jokatzeagatik istripuek izan ditzaketen ondorioez ohartarazteko.

aeslemeweb2016


 
BIZIKIDETZA EKITALDIA

 

Hirukide Ikastetxeak, urtero bezala, Bizikidetza Positiboaren Eguna ospatzekoa da. Azken lau urteotan egin dugunaren antzera, Lehen Hezkuntzako bitartekaritza taldearen eta DBHko ikasle laguntzaile-bitartekari taldearen formazioaren azken eguna aukeratu dugu ekintza hau antolatzeko.
Azaroaren 30ean, Kutxa Kultur-ek Donostiako TABAKALERAN duen espazioan izango gara. Ekitaldi horretan zera lortu nahi dugu, ikasleak, elkarbizitza, gatazkak konpontzeko estrategiak, bitartekaritza‚Ķ  kontuak ez direla eskola gunean landu beharrekoak, edozein gizarte esparrutan ezinbestekoa dela hori guztia kudeatzea. Hori horrela, ikasletetxean, gizarte esparru desberdinetan mugitzen diren gizarte eragileak biltzen saiatzen dira, ikasleekin, euren bizitza profesionaletan dituzten esperientziak elkarbanatzeko. Xehetasun gehiago   ondoko dokumentuan   dituzue.

kartela_horizontal

 


Gehiago irakurri...
 
EUSKARAREN EGUNA HIRUKIDEN

Aurten ere, Hirukide abenduaren 3ra begira ari da, eta gure hizkuntza aldarrikatzeko asmotan hainbat ekintza antolatu ditu aste honetan zehar: jolasak, lehiaketak, emanaldiak, hausnarketak... Dena dela, gogora ezazue urte osoa aproposa dela euskararen alde egiteko.

Euskara_eguna_kartelakflash


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 6 Guztira: 130

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide