calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 

HEZI

hezi180

herrikide.
20170201_herrikide_web_perfil
 
Hitzaldia Kultur Etxean

Salvamento Marítimo Humanitarioko Iñigo Gutiérrezek eta Zaporeakeko Maria Pradak eta Maria Epeldek oso hitzaldi interesgarria eskaini dute gaur Kultur Etxean, Hirukidek antolaturiko Giza Eskubideen baitan. "Errefuxiatuak: irtenbiderik gabeko gatazka?" gaiaz jardun dute eta entzuleei Europara sartzen uzten ez zaien errefuxiatuen egoera gordina jakinarazi diete.

SMHZaporeak


 
Matrikulazioa 2017

Matrikula_b1


 
Ate Irekiak

Ostiral honetan ate irekien jardunaldia dugu gure ikastetxean, zatoz gu ezagutzera!

Aurkezpen bideoa.

Matrikula_17flash


 
Giza Eskubideen Astea

Datorren astean Giza Eskubideen Astea ospatzera goaz. Geletan ikasleekin landuko denaz gain, guraso eta Tolosaldeko edozeinentzat bi ekintza prestatu ditugu:

  • Hitzaldia: Zaporeak eta SMH “Errefuxiatuak: irtenbiderik gabeko gatazka?” Asteartea, urtarrilak 31, 18:30ean, Tolosako Kultur Etxean.
  • “Giza Eskubideen alde. Familien eukaristia” Otsailak 4, arratsaldeko 7etan, Hirukide San Frantzisko 12ko elizan.

Zuen gustukoak izango direlakoan agurtzen da, Hirukideko Pastoral Taldea.

GEA_KARTELA1FLASH


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 4 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide