calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l’acces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 

HEZI

hezi180

ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!

ibaiaflash


 
Mimoarekin Ikasten

San Valentin egunean DBH3ko ikasleek mimo baten bisita berezia izan zuten. Tutoritzako saioen barruan, alkohola eta bere ondoriak landu zituen ikasleen partehartzearekin. 

mimoweb


 
Iñauteri Usaina

Pixkanaka ari da iñauteri garaia hurbiltzen, eta horren seinale gure geletako prestaketak ditugu: gaia aukeratu, jantziak diseinatu, eta azkenik sortu! Urtero bezala gurasoen laguntzarik gabe ezinezkoa litzake hilaren 23an ikusi eta gozatuko duguna, milesker denoi, gurekin batera ametsa eraikitzeagatik!!!

inauteriflash2017


 
Hitzaldiak
Mondragon Unibertsitateko lau ordezkarik Graduen inguruko hiru hitzaldi eskaini dizkiete Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Zehazki, hizlariek Humanitateak, Enpresagintza eta Ingeniaritza izan dituzte ardatz eta ikasleak, euren interesen arabera, hiru taldetan banatu dira.IMG_20170202_114034
 
Antzerkia

Batxilergoko 1. mailako ikasleek El perro del hortelano ikusi dute Donostiako Lugaritz Kultur etxean. Lope de Vegaren antzezlana ikusi ondoren, aktoreekin solasaldi interesgarria izan dute.

IMG_20170207_124702_copia


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 3 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide