calculatrice de refinancement de fargo de puits levitra en ligne l抋cces a la sante mentale
Saioa hasi
 
image image image image image
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!


 
Metodologia berriak Batxilergoan baita ere

Batxilergo 2. mailako ikasleek, Euskara ikasgaiaren barruan aurkezpenak egiten dituzte hainbat gairi buruz: euskal literatura, soziolinguistika, euskararen jatorria, etorkizuna... Gelakideen aurreko aurkezpenek garrantzi handia dute ikasleen formazioan. Ohar bat, non daude liburuak? Herrikiden teknologi berrien apostua egin dugu, batxilergo osoan ordenagailuen erabilera bultzatuz.


 
ORIA IBAIAREN ERTZA GARBITZEN

Pasa den martxoaren 20an DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaian garbiketa lanak egiten aritu ziren. Agenda 21etik bideratutako ekintza honen bidez ingurumena zaintzea denon ardura dela jabetzeaz gain herriko bizitzan denok garela baliotsu konturatu ziren. Primerako lana egin zuten!


 

HEZI

hezi180

5th International Congress of Educational Sciences and Development
Santanderren, maiatzaren 25-27 bitarteko Palacio de la Magdalenan izandako Kongresoan hartu du parte Herrikidek
Ez da lehenengo aldia kongresotan aurkezten dugula ikastetxeko ibilbidea eta eskarmentua, eta oraingo honetan KIDE izan da gure simposionaren gaia: "Programa global de convivencia KIDE: prevenci贸n del acoso escolar y facilitaci贸n del aprendizaje" lelopean.
Lau izan dira egin ditugun komunikazioak:
- KIDE Bizikidetza Programa Globalaren oinarriak: konpetentzia emozionalen garapena

- Gatazkak konpontzeko hainbat estrategia desberdin: Adostokiak, Bitartekaritza, Cyberkide...
- Bitartekaritza, Ikasle Laguntzaile, Cyberkide,...: Ikasketa-Zerbitzu esperientzia rrealak, non ikasleek ikasten dute pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaile izaten.
- Hezkuntza Komunitate inplikazioa eta partehartzea estruktura hauek funtzionala eta luzaroan mantentzeko
Oso esperientzia aberasgarria izanda, eta pertsona askok baloratu izan dute bai KIDE programa baita Adimen Emozionalaren guk sortutako programa, balio handikoa izanten ari baita estatu mailan eta kanpoan ere.
Ponenteak eta sinposionak:
SantanderKIDE
 
III Simposio Deporte para la Educaci贸n y la Salud (2017/05/26)
Herrikide Ikastetxea "Colegios comprometidos con el Deporte y la Salud" delako Batzordekoen aintzatespena jaso du, apirilaren 29an izandako balorazioa aldekoa izanda.
Programa globalean parte hartu dugu non ekintza fisikoak, nutrizioa, osasuna, aisia, higienea landu eta hartzen dira kontuan.
Ikastetxean burutzen dugun programa ikusirik, aldeko aipamena jaso dugu eta III Simposio Deporte para la Educaci贸n y la Salud parte hartzeko gonbidapena. Bertan "Salud, higiene y familia. Llevando el compromiso hasta la casa de las familias y la sociedad.Cooperaci贸n entre Centros educativos y sus grupos de inter茅s" mahai inguruan hartu dugu parte.
Madrilgo Universidad European egon da Yon Gonzalez Herrikideren izenean. Oso esperientzia aberasgarria.
Ikastetxeko eskaintza geletatik haratago doalaren proba dugu hau: kirola.
Herrikide, ametsa eraikitzen!!
jongonzalezmadril


 
Herrikide Festa 2017

Iritsi zaigu eskolako festa ospatzen dugun eguna! Eta lehen Herrikide Festa gainera!! Datorren larunbatean izango da hori, baina motorrak berotzen hasteko, hemen duzue egitaraua. Ondoko  artxiboan pdf  gisa deskargatzeko moduan.

egitaraua_2017flash


 
Aiton Amonen Festa 2017

Datorren asteazkenean Herrikideko Haurreskolan ospatuko dugu hain maitea dugun aiton amonen festa!

aitonamona2017flash


 
Matematikako Udaberri Lehiaketa

Ostiralean ospatu zen Leioako Zientzia eta Teknologia fakultatean aurtengo Matematikako Udaberri Lehiaketako sari banaketa. Gure 4. DBHko ikaslea den Juan Jos茅 Aroztegik 3. saria jaso zuen bere mailan. Udaberriko Lehiaketaren helbura Matematikarako zaletasuna piztea da eta aurtengo edizioan Euskal Herriko 437 ikaslek hartu du parte. Hauetatik Juan Jos茅k 3. postua lortu du bere mailan. Zorionak Juan Jos茅 eta parte hartu duzuen beste guztioi!

aroztegiweb


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 129

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide