Saioa hasi
 

Flash

image image image image image
Batxilergoko matrikulazioa

Hirukidek Batxilergoko ibilbide guztiak eskaintzen ditu, baita bestelako aukerak ere; hala nola, batxilergo eleanitza eta ikasle-elkartrukeak.

Hirukideko Batxilergorako aurrematrikulazio epea maiatzaren 2tik 14ra zabalik izango da. Informatzeko saioak antolatu ditugu


 
Hirukidekook Euskadi Irratiko Mezulari programan Gaur arratsaldean, Diana Zelaya, Braian Arias, Klaudia Firistecek eta Gartxot Jaime Otamendiren Mezularia programan egon dira. Lauei (batez ere hiru ikasleei) elkarrizketa bat egin diete atzerritarrak nola egokitu diren gure herrira, gure hizkuntzara eta pixka bat beraien herriko gauzak kontatzeko helburuarekin. Hementxe dezue programa entzuteko aukera:   Mezularia 
 
Poloniako elkartrukea
Apirilaren 2tik 13ra Hirukideko batxilergoko 1. mailako 44 ikasle eta hiru irakasle urteroko Poloniako elkartrukea burutu dute. Beti bezala, Poloniara iritsi baino lehen Berna eta Praga bisitatu dituzte eta itzuleran Berlin eta Parisen izan dira. Poloniako egonaldia, berriz, Poznanen da, eta bertan ikasle poloniarren familiek gure ikasleak euren etxeetan hartu dituzte. Bidaiako blogean dituzue argazkiak eta bideoak
 
Hirukideko aldizkaria 2013

Urteroko zitari men eginez, hona hemen DBHko 4. mailako Komunikabideak ikasgaiko ikasleek egindako aldizkaria. 28 orrialde eskura dituzu Hirukideko kontuen berri izateko. Eskerrik asko eta zorionak gure kazetari gazteei.


 
Cambridge azterketetarako matrikula epea irekia

Martxoaren 4tik apirilaren 10era eta martxoaren 4tik maiatzaren 2ra zabalduta dago Cambridgeko azterketak egiteko matrikula epea. Lehen epea azterketa arruntei dagokie eta bigarrena For Schools deialdiari. Informazio gehiago nahi izanez gero hirukideeskolapioak@hirukide.org helbidera idatziz edo 943670311 telefonora deituz jaso ahal izango duzue.

  Informazioa 


 
Familientzako formazioa

GAIA: “ZORIONTASUNA BIDEA, EZ HELMUGA.

  • Zoriontasuna historian zehar.
  • Zoriontasunaren definizio ezberdinak.
  • Gaur egun Zoriontasunak duen esanahia: barne ongizatea.
  • Zoriontasunaren etsaiak: beldurra, erruduntasuna eta lotsa.
  • Zoriontasunaren osagaiak: sosegua eta maitasuna.
  • Zoriontasunaren hiru baldintzak: segurtasuna, askatasuna eta maitasuna
  • Zoriontasuna eta ikaskuntza: ondorioak.
  • Zoriontasuna famili giroan. La
  • Nola lortu espazio eta denbora egokiak eskolan, familian, auzoan, gizartean… pertsonen ongizatea hobetzeko egin beharreko lana egin ahal izateko.

 

“ONGIZATE SUBJEKTIBOA” helburu duen gizarterantz.

EGUNA: maiatzaren 23a

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: HIRUKIDE, San Frantzisko, 12

HIZLARIA: José Antonio González
                 Psikologoa eta Adimen emozionalean aditua.


 
Legazpira irteera

Maiatzaren 16an, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleek Tolosako geltokian trena hartu eta Legazpiaraino joan ziren, giro ederrean “Sardina bat, sardina bat…,"  abestuz.

Hamaiketakoa elkarrekin egin ondoren, 4. mailakoak Mirandaolara abiatu ziren. Han Mirandaolako burdinola, baseliza eta Euskal Burdinaren museoa bisitatu zuten. 3. mailakoek, aldiz, Legazpian bertan izan zuten bisita: 50eko hamarkadako ikasgela ikusi zuten. Bisita honekin euren aiton-amonen garaian eskolak nolakoak ziren, nola ikasten zuten… ezagutu zuten. Bazkaltzeko orduan berriro elkartu ziren denok eta jolasean ibili ziren trena hartzeko ordua iritsi arte.

Oso irteera interesgarria izan zen.

 


 
Biodibertsitatearen inguruan alkatearekin hizketan
Maiatzaren 15ean Tolosako udaletxean Tolosako ikastetxeetako ikasle eta irakasle batzuk elkartu ginen urte honetan zehar biodibertsitateari buruzko lanaren berri emateko.
Ikasleek beraien ondorio, proposamen eta konpromezuak azaldu zituzten eta alkate eta bi zinegotziek aurreko eta aurtengo konpromezuen berri eman zituzten.
Ekintza hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure ingurumenaren alde lan egiteko bidean dagoelako.


 
Hirukide Haur eskolakoak Easo politeknikoan
EASOAurreko ikasturtetik Haur eskolan  musikoterapia lantzen ari garela eta, Easo Politeknikoak hiru andereño gonbidatu zituen apirrilean "Haur hezkuntzako Tailerretan" parte hartzera, beraien experientzia azaltzeko aukera izanez.
 
Gurasoentzako teknologia berri-tailerra
130504_Gurasoen_tailerra_Teknolberriak

Pasa den ostiral arratsalde eta larunbat goizean bigarren hezkuntzako 12 gurasok teknologia berrien inguruko tailerra egin zuten, Mertxe Gordillok gidatuta.
Dagoeneko gurasoentzako hiru tailer antolatu ditu Hirukidek eta laugarrena antolatzeari ekin dio. Lehenengo biak HH eta LHko gurasoentzat izan ziren eta 20na gurasok parte hartu zuten.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 60

Egutegia

loader
  • FeedBurner: Hirukideeuskeraz
  • Flickr: photos/8545653@N03/
  • YouTube: hirukide